Valverde: “Indar handiarekin ikusten dut Alaves"
Athleticeko entrenatzailearen arabera, larunbatean Mendizorrotzan jokatuko den derbian asko dago jokoan. Horren ustez, bere taldeak garaipena lortzen badu, oso aukera polita izango du goiko postuetan finkatzeko, baina talde indartsua eta arriskutsua izango dute aurrean, eta oso une onean dagoen aurrelari bat: Toni Martinez.